Ikasturte amiaerako jaialdia ospatu dugu Santa Teresan

Pasa den ostiralean Santa Teresako azken jaialdia ospatu genuen. Giro ezin hobean, ikasturteari amaiera emateko hainbat ekintza berezi antolatu genituen. Batetik, ikasleek eta gurasoek elkarrekin parte hartu zuten zikloka prestatutako jolas eta erronka desberdinetan, une dibertigarri eta atseginak partekatuz. Bestetik, indarrak berreskuratzeko eta elkarrekin tarte lasaia gozatzeko aukera izan genuen, jan eta edanez.

Jaialdiari amaiera emateko, musikak eta ur-jolasek hartu zuten protagonismoa. Dantzan, kantuan eta freskatzen primeran pasatu genuen, ikasturtea ospakizun giroan agurtuz. Egun zoragarria izan zen, familiek, ikasleek eta irakasleek elkarrekin gozatzeko aukera paregabea eskaini zuena.