Ilusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!

Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari. 

Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez bizi dezaten.

Familia eta haur batzuentzat etapa berri baten hasiera da, esperientzia erabat berria; beste askorentzat, berriz, lagunekin berriro elkartzeko, ikasteko, esperimentatzeko eta gozatzeko unea.

Prest gaude ikasturte berriak dakarzkigun erronka guztiei gure onenetik erantzuteko. 

Egin dezagun bidea elkarrekin!

Jarraian ikasturte hasierak ekarri dizkigun irudi batzuk:

Olarte

Familiarizazioa Olarten 26/27

Uribarri

Familiarizazioa Uribarrin 2026

Umezaintza

Familiarizazioa Umezaintzan 2026

Basabeazpi

Familiarizazioa Basabeazpin 2026

Jose Arana

Familiarizazioa Jose Aranan 2026

Santa Teresa

Familiarizazioa Santa Teresan 2026

Gazteluondo

af692ef0-e2f1-4da0-8d29-61f74a3b23e4

Arimazubi

01dd6f89-6cef-4542-84aa-bbeefc16ba3d

Almen

WhatsApp Image 2026-09-10 at 13.10.24 (2)