Beizama, abentura ahaztezina ikasturteari eta zikloari amaiera emateko!
Ikasturte amaiera iritsi da eta, urteroko ohiturari jarraituz, 5 urteko haurrok esperientzia paregabea bizi izan dugu etxetik kanpo. Beste urte batez, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarteko urduritasun, irribarre eta ilusio kargamentuak Beizamaraino bidaiatu du gaba pasatzera.
Natura, lagunartea eta autonomia lantzeko aukera bikaina izan da denontzat!
Umezaintza eta Santa Teresako argazkiak
Olarteko argazkiak

