Belaunaldien arteko topaketan parte hartu dugu
Arrasaten martxan dago “Belaunaldien arteko topaketak” ekimena. Apirilaren 24an hasi zen, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotu eta esperientziak partekatzeko helburuarekin. Ekimen honetan, Santa Teresa, Gazteluondo eta Arimazubiko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok parte hartu dugu, Herri Eskolako ikasleekin batera. Besteak beste, Kulturaten, Atarten, Iturbide Egoitzan, Eguneko Zentroan eta Sasoibide elkartean ospatu dira topaketa hauek.
Topaketetan haurrek eta adinekoek elkarrekin hitz egiteko eta bizipenak partekatzeko aukera dute. Hainbat gai lantzen dituzte, adibidez lehengo eta oraingo jolasak, edo eguneroko zaletasunak, ohiturak eta kezkak. Gainera, dinamika berezi bat ere badago: parte-hartzaile bakoitzak bere garaiko objektu edo argazki bat eramaten du, iragana eta oraina alderatzeko eta solasaldia errazteko.
Jarraian, irudiak:
- Santa Teresa:
- Gazteluondo:
- Arimazubi:


