Santa Teresa guneko komunitatea, Musakolako jaiak girotzeko prest!

Musakola auzoa jai giroan murgiltzeko prest dago. Datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, Santa Teresa guneko komunitateak ekintzaz betetako egitaraua prestatu du San Isidro jaiei hasiera indartsua emateko.

Eguneko protagonistak, ohi denez, Astokiloak izango dira. Goizetik hasita, danbor hotsak eta festa nagusituko dira ikastolako patioan eta auzoko kaleetan. Santa Teresako komunitate osoa —ikasle, ikasle-ohi, guraso zein profesional— gonbidatuta dago, ekintzetan parte hartzera. Gainera, aurtengo berritasun gisa, ikasle ohien danborradako konpartsa ere gehituko zaio festari. 

Ekintza nagusiak

Eguneko egitarauak jai-giro herritarra eta parte-hartzailea sustatuko duten hitzordu hauek jasotzen ditu:

  • 10:30ean: Danborradaren hasiera patioan.
  • 10:45ean: Astoaren jaitsiera tradizionala patioan.
  • 12:00etan: Danborradaren bukaerako ekitaldia, San Isidron.
  • 14:00etan: Komunitate bazkari herritarra kiroldegiko frontoian.
  • 17:00etatik aurrera: Musakola Jai Batzordearen eskutik antolatutako ekintza desberdinak.

Arizmendi Ikastolak eskerrak eman nahi dizkie jai hauen antolakuntzan parte hartu duten guztiei, eta herritarrak animatu nahi ditu Musakolako jaiez gozatzera.

Ondo pasau!