Azoka multikulturala “Denok Bat” PROIari amaiera emateko.

3.mailako ikasleok “Denok bat” PROIa landu dugu. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira. 

Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen bikainak egin baitzituzten!

Aste hontan zehar, Santa Teresa, Arimazubi, Almen eta Gazteluondon kultura desberdinak ezagutarazteko azoka antolatu genuen 4. Bertaratutako familiek herrialde anitzen kultura ezagutzeko parada izan zuten. Tokian tokiko jakiak dastatzeko aukera ere izan genuen, bai, horixe!

Eskerrik asko PROI honetan modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi. Egindako ekarpenak benetan aberatsak izan dira!

Santa Teresako irudiak:

Denok Bat PROIa Santa Teresan

Gazteluondoko irudiak:

IMG_4456

Arimazubiko irudiak:

Almeneko irudiak:

WhatsApp Image 2026-03-26 at 12.10.21