Santa Teresa
Indarkeria matxistaren aurkako aldarria egin dugu Ikastolan
Azaroak 25ean aldarrikapenerako eguna izaten da leku askotan, eta baita gure ikastolan ere. Emakumeen kontrako biolentziari aurre egiteko, heziketa da esparru klabeetako bat, eta horren kontzientziarekin jarduten dugu. Gune eta egitasmo bakoitzak bere modua aukeratu eta antolatzen du gaia ikusgai jarri eta baita ere ikasleekin lantzeko. Jarraian irudi batzuk: Almeneko IZEN Almeneko GURA Santa Teresa
Read MoreBadator BAZARALDIA!
Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen…
Read MoreFamilientzako bilera pedagogikoak egin ditugu
Azken asteotan bilera pedagogikoak egin ditugu gure Ikastolako GURA eta BATU egistasmoetan, eta aste honetan ERDU egistamoaren txanda izango da. Bilera hauen helburua familiek gure jardunaren egunerokotasuna hobeto ulertzea da, beraien semea-alaben ikasketa prozesuan nola lagundu hobeto ulertzeko. Saio hauetan, Arizmendiko Hezkuntza eredua ezagutu edo birgogoratzeaz gain, ikasleekin aurrera eramaten ditugun metodologiak ezagutzeko aukera izan…
Read MoreSave the Children elkarteari gure ekarpena egiteko lasterketa solidarioa antolatu dugu
Arrasaten, Arrasate Herri Eskola eta Arizmendi Ikastolak elkarlanean antolatuta, lasterketa solidarioa egin dugu Save the Children elkarteari laguntzeko. ilusio handiz parte hartu dugu ekimen honetan, haur guztien eskubideak bermatzeko dirua bildu eta kontzientzia garatzeko helburuarekin. Eguraldia lagun izan ez dugun arren, denok elkarrekin korrika egin dugu helburu solidario honen alde lan eginez. Arrasateko lau gune…
Read MoreGaba baltza ospatu dugu Ikastolan!
“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!” Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria…
Read MoreBIZI egunetan murgilduta izan dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoak
Pasa den aste honetan, BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon dira. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da. 5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera,…
Read MoreDBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute LH4koentzat
Azken astean zehar, Gaztelupe eta Almen guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz.…
Read MoreNaturan Hezten saioa Santa Teresan
Aste honetan Santa Teresako lehenengo eta bigarren mailako ikasleok Antoñara joan gara Naturan Hezten saioei hasiera emateko. Naturgunera heltzeko bidea ezagutzeaz gain, astez aste gidari izango ditugun geldiuneak identifikatu ditugu. Horrez gain, Antoñako eremuan jolas askeaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Prest gaude naturak eskaintzen digunarekin esperimentatzeko, jolasteko, ikasteko eta disfrutatzeko!
Read MoreAbidan dira Ikastolak antolatutako mintzapraktika saioak etxean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleentzat
AEDtik jasotako gonbidapena aintzat hartuta, eta herri mailan martxan jarri den ekimenarekin bat eginez, ikastolak bere ikasleentzat euskaraz komunikatzeko zailtasun handiak dituztenentzat mintzapraktika saioak jarri ditu martxan.Ekimen honen helburua da egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleei euskaraz entzuteko eta hitz egiteko aukera eskaintzea, hizkuntza erabileraren ohitura eta konfiantza sendotzeko.Mintzapraktika saioak astean behin egiten dira,…
Read MoreFamiliei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio egin ditugu
Joan den astean familiei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio eskaini genituen BATU egitasmoan. Closnet ikastetxeetan, irakasleek eta familiek ikasleen gailu digitalen Interneteko nabigazioa gainbegiratzeko eta kontrolatzeko sortutako software-tresna bat izanik, plataforma familien eskura jartzeko arrazoiak, Ikastolan gailu digitalen erabilera nola ikusten dugun eta Closenet aplikazioa nola aktibatu eta erabili azaldu ziren bi saioetan. Bukaeran,…
Read More