“NIK EZ” PROI-ari amaiera eman diote 6.mailako ikasleek

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure eguneroko kontsumo ohituren atzean ezkutatzen diren errealitateak aztertzen aritu dira. Besteak beste, produktuak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzak, soldata duinak jasotzen ote dituzten, ingurumenari eragiten zaion kaltea eta mundu mailako desberdintasun sozialak ikertu dituzte.

Horrez gain, publizitateak gure erabakietan duen eragina aztertu ondoren, mezu horiei aurre egiteko kontrapublizitatearen inguruko lanketa egin dute. Prozesu oso honen ondorioz, ikasleek sormen handiz egindako kontrapublizitate kartelak sortu dituzte, kontsumo arduratsuago baten aldeko mezua zabaltzeko asmoz.

Egindako lana herritar guztiekin partekatzeko, kartelak herriko adierazpen libreko guneetan eta hainbat saltokietan jarri dituzte, ikusgai egon daitezen.

Ea ekimen honek gure herrian hausnarketa piztu eta kontzientzia kritikoa indartzen laguntzen duen!

Jarraian irudiak:

  • Santa Teresa
NIK EZ Santa Teresa
  • Arimazubi
NIK EZ Arimazubi