BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan

Pasa diren asteetan, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. Maila bakoitzak proiektu ezberdin bati heldu dio:

6.mailako ikasleok Korrikarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Korrikaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta ibilbidea aztertuz.  Horrez gain, hizkuntzaren erabilera indartzeko asmoz, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako hiru ekintza antolatu ditugu: HHko guneetara joan gara 4 eta 5 urteko ikasleei ipuinak kontatzera, dantza egitera eta eskulanak egitera. Azkenik, egun hauetan egindako lanketa borobiltzeko, Korrika girotzeko apaingarriak eta zigiluak sortu ditugu.

5.mailako ikasleok, berriz, euskal inauterien inguruko BIZI egunetan murgilduta aritu gara. Euskal Herriko txoko ezberdinetan sustraitutako pertsonaiak ezagutzeaz gain, haien jatorria aztertu dugu. Horrekin batera, elezaharrak landu eta antzezpenak prestatu ditugu, horiek interpretatzeko. Gainera, hainbat ekintza osagarri burutu ditugu: ginkana, sua jolasa, Zetak-en dokumentala ikustea… 

DBHk 1eko ikasleok, euskalduntasuna umorearen ikuspegitik landu dugu. Helburua moreak eta jolasak gure ongizatean duen eraginaz kontzientzia hartzea izan da, esperimentazioaren bitartez.

DBH 2.mailako ikaleek, berriz, hurrengo asteetan izango dituzte BIZI egunak.

  • Ipuin kontaketa Haur Hezkuntzan (Arrasate)
BIZI asteko ipuin kontaketak ST
  • “Hau ez da broma, hau serioa da” Gazteluondo DBH1
3f23e47e-1b16-4a0b-8b68-abe937d3e9b6
  • Euskal Iñauteriak BIZI (Almen)
1000135604