Haurrentzako masaje tailerra izan genuen Santa Teresan
Pasa den larunbatean, hilak 7, 0-1 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako haur masaje tailerra izan genuen Musakola auzoko Santa Teresa gunean. Hamabi familia bertaratu ziren gunera.
Tailer honetan, haurra jaio eta bi astetatik aurrera almendra olioa erabiliz eman daitezkeen masajeak erakutsi ziren. Horretarako, hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketa ezberdinak landu ziren familiekin.
Familiak zein haurrak eroso sentitzeko, espazio goxo bat eraiki zen gunean. Saioan zehar, uneoro azpimarratu zen haurraren beharrak lehenesten zirela, eta negarra, zein beste edozer erreakzio ere ondo jasoak izan ziren.
Saioan zehar, haurra prest zegoen behatu zen lehendabizi eta egoera horiek identifikatu landu ondoren, haurra prest zegoenean, masajea emateko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Saio emankorra eta interesgarria izan zen familientzat.
Eskerrik asko, Sara eta Maialen eskeinitako tailerragatik eta gerturatu ziren familia guztiei!

