San Blas opilak egiten ikasteko tailerra Santa Teresan, komunitatea sendotuz

Pasa den ostegunean, hilak 29, Santa Teresa guneko guraso den Mireia San Idelfonsok San Blas opilen tailerra eskeini zuen. Tailer hau “Euskal Ohiturak Bultzatuz eta Zabalduz” ekimenaren baitan kokatzen da. Tailerra komunitateko kideei zabaldu zitzaien eta hainbat familia gerturatu ziren gunera San Blas opilak egiten ikastera.

Parte hartzaileak, pozik eta  eskertuta agertu ziren tailer hau martxan jarri izanagatik.

Mila esker Mireia tailerra aurrera eramateagatik eta bertaratu ziren familia guztiei!

Ikastola denon artean eraikitzen dugulako!

San blas tailerra