Belaunaldiak saretzen: Santa Teresa guneko ikasle ohien batzordea martxan

Santa Teresa guneko irakasleek topaketa berezi bat antolatu dute gunetik igaro diren belaunaldi ezberdinetako ikasle ohiekin. Bilkura honen helburu nagusia urteetan zehar ikasle izandakoen arteko harremanak berreskuratzea eta sendotzea izan da, oroitzapenak partekatzeko giro atsegin eta hurbil bat sortuz.

Topaketa horren fruitu gisa, ikasle ohi horiekin batera lan-batzorde bat sortzea erabaki dute, gunean ekintza ezberdinak sustatzeko asmoz. Batzorde honen xedea komunitatea indartzea eta belaunaldi ezberdinen arteko harremana bultzatzea izango da, Santa Teresa gunearen inguruan ekimen berriak eta bizia loratuz.

Aurrerantzean, talde berri honek hainbat jarduera proposatu eta koordinatuko ditu, hala nola topaketak, jarduera kulturalak eta parte-hartzea sustatuko duten ekitaldiak, guztien arteko lotura afektiboa sendotzeko. Lan horrekin jarraitzeko, hurrengo bilera apirilaren 29an egingo dute.

Eskerrik asko bertaratutako guztioi!