Karapaixoa egiten ikasteko tailerra Santa Teresan, komunitatea sendotzen jarraitzeko
Ohituren transmisioa bermatzen jarraitzeko asmoz, karapaixoa nola egiten den ezagutarazteko tailer bat antolatu dugu Santa Teresa gunean. Tailer honetara, interesa adierazi duten hainbat familia etorri dira. Tailerrean zehar, karapaixoa zer den ezagutu dugu, beronen jatorria eta euskal kulturan izan duen lekua aztertuz. Ondoren, karapaixoa sukaldatu eta dastatzeko aukera izan dugu. Arratsalde polit bat pasatu dugu bertaratu diren familiekin batera.
Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi!
#Euskal ohiturak bultzatuz eta suspertuz.
