Historia eta aisialdia uztartuz, bi egun paregabe pasa dituzte Hondarribian LH 2ko ikasleek
Pasa den astean, Santa Teresa eta Gazteluondoko bigarren mailako ikasleek bi eguneko irteera egin zuten Hondarribira. Bidean, Orion geldialdia egin zuten, eta horri esker, ehizatutako azken balearen istorioa ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Albaola Itsas Museoa bisitatu zuten, eta esperientzia oso aberasgarria izan zen.
Arratsaldean, Hondarribira iritsi ziren, eta aterpetxeko kanpo espazioan aisialdirako tarteaz gozatu zuten. Hurrengo egunean, eguraldi bikainari esker, hondartzan denbora ederra pasa zuten.
Egonaldia primerakoa izan zen, eta benetan asko disfrutatu zuten!
