Arimazubi
Ederto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!
Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…
Read MoreBafle Moreak PROIaren baitan, emakume erreferenteekin mahaingurua egin dugu Arimazubin
Bafle Moreak PROIean murgilduta daude Arimazubiko LH 6ko ikasleak. Proiektu honetan, uneoro presente izango dugun galdera gidaria hau izango da: “Nola bultza dezakegu parekidetasuna kanta ezagunen bitartez?”. Izan ere, historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, horren presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab. Gure ikasleei begira,…
Read MoreBIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan
Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. 6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden…
Read More“Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu LH 2.mailan
Arrasate Erdi Aroan PROIa aurrera eraman dugu Arimazubiko 2. mailako ikasleok. Lehenik eta behin, Erdi Aroko ezaugarri nagusiak aztertu ditugu, ondoren Arrasateko sorrerarekin lotzeko. Informazio hori guztia uztartzeko, Arrasateko alde zaharra bisitatu dugu, eta Olatzek eta Leirek garai hartako bitxikeriak kontatu dizkigute. Ikusitakoaren eta entzundakoaren lanketa egin dugu gelan, eta, azkenik, triptiko baten laguntzaz, etxekoei…
Read More“NIK EZ” proiektuaren baitan kontrapublizitate kartelak jarri ditugu herrian
LH 6ko ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure jantzien atzean dauden istorioak aztertzen aritu dira. Besteak beste, jantziak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzen duintasuna, ingurumenarekiko eragina, injustizia sozialak eta beste hainbat alderdi ikertu dituzte. Horrekin batera, publizitateak guregan duen eragina aztertu ostean, honen aurkako erantzuna den kontrapublizitatearen inguruko lanketa egin dute. Guzti hau eginda, gure…
Read MoreAirean! PROI-ari amaiera emateko, irratsaioa egin dugu Ikastolan
Santa Teresa, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!” PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek. Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko. Lanketa honetan zehar, Rafa…
Read MoreSanta Ageda bezpera ospatu dugu gaur
Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…
Read More“Gure Haurrak Ere Badira” ekimenera batu gara GURA egitasmoan
Arimazubiko GURAko ikasleak “Gure haurrak ere badira” ekimenera batu gara. Ekimen hau haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta haur palestinarrentzako elkartasun mezuak sortzean datza, bai Ikastolako geletan zein etxeetan. Ekimen honen baitan, gure ikasleek elkartasuna adierazteko marrazkiak, bideo, bertsoak zein bideoak ekoiztu dituzte. Sortutako lan guztiak, ekimena bideratzen duen elkartearen bitartez X sarean zabalduko dira…
Read MoreIrratsaioa mintzagai, Rafa Mungiarekin izandako bisitan
AIREAN deituriko PROIan murgilduta, Arimazubiko 5.mailako ikasleek Rafa Mungia kazetariaren bisita jaso zuten astelehen goizean. Hurrengo astean zuzenean emitituko den irratsaioa prestatzen aritu dira neska-mutilak azken egunetan; irratsaio bat zertan datzan, zein roll ageri diren, zein atal dituen… Lanketa guzti hori aberasteko, hainbat irrati eta telebistetan aritu den Rafa Mungia elkarrizketatzeko aukera izan dute. Rafa,…
Read MoreArimazubiko Gurasoen Euskara Batzordeak lanean darrai!
Arimazubin, GURASOEN EUSKARA BATZORDEA berriz ere martxan da, irakasle eta gurasoen artean elkarlanean euskara indartzeko helburua dugularik. Dagoeneko hiru bilera egin ditugu eta ilusiotik, eta hainbat ekimen aurrera eramateko asmoa dugu. Lehenengo ekimena Euskararen egunean gure guneko gurasoen artean, “ARIMAZUBIKO GURASUEN ARTIEN BE, EUSKERAZ DAKIXENAK EIN DAIXELA!” leloa aurkeztea eta zabaltzea izan da. Aurrerantzean beste…
Read More