
Ederto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!
Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara!
Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko: Uribe-San Andres, Erdigunea eta Ziorla. Gazteluondoko BATUko ikasleak, berriz, Arrasateko kaleetan zehar kalejiran ibili ostean, Zaldibarren elkartu dira dantza eta festa giroan.
Aretxabaletan eta Eskoriatzan ere, urtero legez, kaleak animatzera irten, eta eguna borobiltzeko Eskoriatzan kiroldegian eta Aretxabaletan frontoian elkartu gara guztioak dantza ezberdinak egiteko.
Amaiera borobila eman genien Inauteriei!
Jarraian argazkiak:
- Arrasate Erdigunea:
- Arrasate Ziorla:
- Arrasate Uribarri/San Andres:
- Aretxabaletako eta Eskoriatzako argazkiak
- Arrasate Gazteluondo BATU