[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea

Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…

Read More

“Gure Haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin dugu ikastolan

Gure Ikastolako gune ezberdinetan “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin dugu.  Ekimen hau haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta haur palestinarrentzako elkartasun mezuak sortzean datza, bai Ikastolako geletan zein etxeetan.  Ekimen honen baitan, gure ikasleek elkartasuna adierazteko marrazkiak, bideo, bertsoak zein bideoak ekoiztu dituzte. Sortutako lan guztiak, ekimena bideratzen duen elkartearen bitartez X sarean…

Read More

Arimazubiko ortuko txorimaloa biziberritu dugu!

Arimazubiko LH 1.mailako ikasleok ortuko txorimaloa biziberrritu dugu. Ikasturte hasieratik konturatu gara gure ortuak bisitari ugari izaten dituela. Izan ere, uda partean barazki ugari landatu ondoren, berehala ikusi genuen gure barazkiak jaten zituzten hainbat animalitxo gerturatzen zirela gure ortutxora. Hori dela eta, txorimalo bat egitea ideia ona izango zela iruditu zitzaigun. Hilabeteak aurrera joan ahala,…

Read More

Naturan Hezten saioa Arimazubin

Arimazubiko lehenengo mailako ikasleak Naturan Hezteneko saioak martxan jarri ditugu eta aste honetan lehenengo irteera egin dugu Monterron parkeko naturgunera. Bertan, naturak ematen dizkigun baliabideak aprobetxatuz, jarduera eta dinamika ezberdinak egin genituen. Prest gaude naturak eskeintzen digunarekn jolasteko, ikasteko eta gozatzeko!

Read More

LH 3.mailako film mutuen estreinaldia Arimazubin!

Aste honetan, “3, 2, 1… akzioa!” PROIaren baitan egindako 14 film mutu estreinatu ditugu Arimazubin. 14 filmak egunerokotasunean gertatzen zaizkigun kontuetan oinarritzen dira eta film bakoitzaren bukaeran mezu garrantzitsu bat azpimarratzen da.  Estrenaldira 2. mailako ikasle zein irakasleak etorri dira. Jasotako txalo zaparradak, ondo egindako lanaren seinale izan dira, bai, horixe! Lan bikaina!

Read More

Koirakaskuntzaren gaineko formazioa eta bisita Arimazubi gunean

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) kideek azken hiru urteetan zehar koirakaskuntzaren inguruko formazioa eskaintzen dihardute, ikastetxeetan metodologia hori ezartzeko helburuarekin. Formazioaren baitan, ikastola ezberdinak bisitatzen ari dira, koirakaskuntza bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko asmoz. Metodologia berritzaile hau inplementatzen ari diren edo inplementatuko duten 18 irakasle izan dira bisitaldietan parte hartzen, ikastola ezberdinetatik etorrita. Lehenengo bisita…

Read More

Amaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!

Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia.  Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…

Read More

Azoka multikulturala “Denok Bat” PROIaren baitan

Arimazubiko 4.mailako ikasleak “Denok bat” PROIa  lantzen aritu gara hilabete hauetan. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira, eta erabat bete ditugu!  Azkenengo asteetan hainbat familien bisita jaso dugu gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Bisita hauek oso baliagarriak izan dira azokaren prestaketarako eta oso eskertuta…

Read More

Familientzako bilera pedagogikoak BATU egitasmoan

Azaroaren 26an Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan BATU egitasmoko familientzako bilera pedagogikoak egin ziren. Ekimen honek familien eta irakasleen arteko elkarlanerako espazio berriak sortzeko helburua izan zuen. Bilera hauek bi helburu nagusi izan zituzten; alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua hurbiletik ezagutzea, eta, bestetik, seme-alabei ikas prozesuan laguntzeko baliabide eta tresna erabilgarriak eskaintzea.…

Read More

Gautenako kideen bisita jaso dugu Arimazubin

Gautenako kideak  Arimazubira hurbildu dira 2. mailako ikasleekin elkartu eta aniztasunaren inguruko sentsibilizazio dinamika berezi bat egiteko.  Saioa meditazio saio batekin hasi da, lasaitasuna eta arreta sustatzeko. Ondoren, ikasleek aniztasunari buruzko irudiak aztertu dituzte, eta ikusitakoa euren bizipenekin lotuz hausnarketa kolektiboa egin dute. Esperientziaren parte gisa, taldeak margolan koloretsu bat sortu du, elkarrekiko ulermena eta…

Read More