
“Gure Haurrak Ere Badira” ekimenera batu gara GURA egitasmoan
Arimazubiko GURAko ikasleak “Gure haurrak ere badira” ekimenera batu gara. Ekimen hau haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta haur palestinarrentzako elkartasun mezuak sortzean datza, bai Ikastolako geletan zein etxeetan.
Ekimen honen baitan, gure ikasleek elkartasuna adierazteko marrazkiak, bideo, bertsoak zein bideoak ekoiztu dituzte. Sortutako lan guztiak, ekimena bideratzen duen elkartearen bitartez X sarean zabalduko dira eta esteka honetan ikusgai daude iada.
Gainera, mezu guztiak jaso eta Palestinara bi bidetatik helaraziko dituzte. Alde batetik, mundu mailako elkartasun mezuak biltzen dituen Letters for Palestinian childhoods elkarte ingelesaren bidez, eta bestetik, Mundubat GKEaren bidez.
Gure elkartasunik beroena Palestinarrei, bizi duten egoera honi aurre egiteko!