
Santa Ageda bezpera ospatu dugu gaur
Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen.
Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako txoko ezberdinetan ibili dira koplak abesten.
Arrasaten, Ziorla auzoan Santa Teresakoak irten dira kalera abestera. Erdigunean Olarte guneko 5 urtekoak eta Gazteluondoko 1. , 2. eta 3. mailakoak; San Andresen Umezaintza guneko 5 urtekoak eta Gazteluondo eta Arimazubiko 4. mailakoak; eta Uribe eta Erguin inguruan berriz, Uribarri guneko 4 eta 5 urtekoak eta Arimazubiko 1. , 2. eta 3. mailakoak.
Aretxabaletan, Basabeazpi eta Almenekoak herri osoko komertzioetan zehar santaeskean joan gara. Goiz polita pasa dugu herria kantuz alaitzen eta herritarrek esku zabalik hartu gaituzte. Basabeazpin denok batera abesten hasi eta herri osotik zehar ibili gara.
Santa Agedako koruak ere gune desberdinetara gerturatu dira ikasleekin batera abestera.
Jarraian irudiak:
ALMEN ETA BASABEAZPIKOAK ARETXABALETAN KANTUAN
ARRASATEKO SAN ANDRES AUZOAN KANTUAN
ARRASATEKO URIBARRI eta ERGUIN AUZOETAN KANTUAN
ARRASATEKO ERDIGUNEAN KANTUAN
ARRASATEKO ZIORLAKO AUZOAN KANTUAN
SANTA AGEDAKO KORUAK GUNE DESBERDINETAN KANTUAN