
[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea
Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak).
Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal Herri mailan lanean ari diren elkarte ezberdinak arakatu eta gero eta itxaron zerrenda luze baten ondoren, Arrasatera iritsi da beste herri batzuetan arrakasta izaten ari den formazioa: ZEOS PROGRAMA (Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatuta).
Haur bat hezitzeko tribu guztia da beharrezkoa beraz, gure seme-alabekin edonolako harremana baduzu, ikastaro honetara ongietorria izango zara. Arrasateko Udalaren finantziazioari esker, doakoa izango da interesa duen edozein herritarrentzat.
Denok elkartuz, askoz urrunago iritsiko gara!
Noiz: otsailaren 18, 20, 25 eta 27an
Non: Kulturaten
Ordua: 18:00-20:00
Izena emateko esteka: Zeos_Programa_Izen_Ematea
Izena emateko epea: otsailearen 9ra arte (plaza mugatua)