Airean! PROI-ari amaiera emateko, irratsaioa egin dugu Ikastolan

Santa Teresa, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!”  PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek.  Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko.  Lanketa honetan zehar, Rafa Mungia eta Maialen Ferreira kazetariak izan ziren Arimazubin eta Santa Teresan.

Proiektuari amaiera emateko, Arimazubin ostegun goiz eta arratsaldean zehar zuzeneko irratsaioa eskaini zuten familientzat. Santa Teresan berriz, arazo teknikoak medio, ezin izan zuten zuzeneko saiorik egin baina egindako lana grabatu ostean, sarera igo eta familientzako ikusgai jarri dute. Almenen berriz, Aretxabaletako ikus-entzunezko fakultatea bisitatu ostean gunean bertan irratsaioen grabaketak egin dituzte. 

Oso gustura aritu gara gune guztietan lanean! 

Arimazubiko irudiak:

IMG_2828

Santa Teresako irudiak:

34c74523-a82f-4f33-bcb4-c8c1847ad810

Almeneko irudiak: