“Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu LH 2.mailan

Arrasate Erdi Aroan PROIa aurrera eraman dugu Arimazubiko 2. mailako ikasleok. Lehenik eta behin, Erdi Aroko ezaugarri nagusiak aztertu ditugu, ondoren Arrasateko sorrerarekin lotzeko. Informazio hori guztia uztartzeko, Arrasateko alde zaharra bisitatu dugu, eta Olatzek eta Leirek garai hartako bitxikeriak kontatu dizkigute.

Ikusitakoaren eta entzundakoaren lanketa egin dugu gelan, eta, azkenik, triptiko baten laguntzaz, etxekoei azaldu diegu ikasitakoa. Gai oso erakargarria izan da, asko ikasi dugu eta oso gustura aritu gara.

Eskerrik asko, Leire eta Olatz, emandako azalpenengatik!

ERDI AROA22