BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan 

Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da.

6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden aztertuz. Ondoren, egindako lana aprobetxatuz, etxean ekimen honen nondik norakoak azaldu ditugu. Euskararen erabilerari buruz hausnarketa sakonagoa egiteko, gure eguneroko hizkuntza-ohiturei buruz gogoeta egin eta luzerako konpromisoak hartu ditugu.

Horrez gain, hizkuntzaren erabilera indartzeko asmoz, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako hiru ekintza antolatu ditugu: HHko guneetara joan gara 4 eta 5 urteko ikasleei ipuinak kontatzera, dantza egitera eta eskulanak egitera. Azkenik, egun hauetan egindako lanketa borobiltzeko, Euskaraldia girotzeko apaingarriak eta zigiluak sortu ditugu.

5.mailako ikasleok, berriz, euskal inauterien inguruko BIZI egunetan murgilduta aritu gara. Euskal Herriko txoko ezberdinetan sustraitutako pertsonaiak ezagutzeaz gain, haien jatorria aztertu dugu.

Horrekin batera, elezaharrak landu eta antzezpenak prestatu ditugu, horiek interpretatzeko. Gainera, hainbat ekintza osagarri burutu ditugu: ginkana, sua jolasa, Zetak-en dokumentala ikustea… Azkenik, Kahoot baten bidez eman diogu amaiera esperientziari, hiru egun hauetan ikasitakoa errepasatuz.

DBHk 1eko ikasleok, euskalduntasuna umorearen ikuspegitik landu dugu. Helburua moreak eta jolasak gure ongizatean duen eraginaz kontzientzia hartzea izan da, esperimentazioaren bitartez. Almeneko DBH1ekoen kasuan, Ana Goitia umoregilearen bisita izan genuen. Umorearen inguruko hitzaldi ederra izan zen, ikasleek izugarri gozatu zutena. Umoregileak bere ibilbidea kontatu zuen, zeinez hastapenetan Almenen bertan igarotako egunak ere aipatu zituen. Horretaz gain, azpian txertatutako bideoa ere sortu genuen. 

DBH 2ko ikaleok berriz, lehen sorospenak landu ditugu BIZI egun hauetan. Astean zehar, bisita ezberdinak izan ditugu; alde batetik, erizainak izan dira Ikastolan, eta bestetik, Zubillagako suhiltzaileen parker bisita egin dugu. Hauekin lehen sorospenetarako teknika eta jarraitu beharreko prozedura ugari landu ditugu,

Arimazubi, 6.mailako irudiak: 

62c694bc-f27e-4795-80e8-197146e3d55f

Arimazubi, 5.mailako irudiak: 

IMG_0775

Almeneko irudiak eta DBH1ekoen bideoa.

WhatsApp Image 2025-02-14 at 16.08.45

Gazteluondoko irudiak:

IMG_6444