
“NIK EZ” proiektuaren baitan kontrapublizitate kartelak jarri ditugu herrian
LH 6ko ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure jantzien atzean dauden istorioak aztertzen aritu dira. Besteak beste, jantziak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzen duintasuna, ingurumenarekiko eragina, injustizia sozialak eta beste hainbat alderdi ikertu dituzte.
Horrekin batera, publizitateak guregan duen eragina aztertu ostean, honen aurkako erantzuna den kontrapublizitatearen inguruko lanketa egin dute. Guzti hau eginda, gure jantzien atzean dauden istorioak salatzeko kontrapublizitate kartelak sortu dituzte. Egindako lana herrian ikustarazteko, sortutako kartelak herrian zehar dauden adierazpen libreko guneetan kokatu dituzte.
Ea gure herritarren kontzientzia pizteko lagungarria den!