Arimazubi
BAZARALDIA martxan da!
Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…
Read More“Herri txiki, altxor handi” PROIaren baitan, bisitak izan ditugu Arimazubin
Arimazubiko 5.mailako ikasleak “Herri txiki, altxor handi” PROIa lantzen ari dira. Munduan hizkuntza asko daudela eta horietako asko arriskuan daudela ohartzeko helburuarekin, hizkuntza nagusi eta gutxituen arteko desberdintasunak ikasi dituzte. Helburu honen baitan, Iñaki Gonzalez lankidea Ikastolara etorri zen kaqchikel hizkuntzari eta kulturari buruz dakiena gurekin partekatzera. Bere ekarpenari esker, beste kultura eta hizkuntza batekin…
Read MoreFamilientzako bilera pedagogikoak GURA egitasmoan
Pasa den astean Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan bilera pedagogikoak egin genituen GURA egitasmoan seme-alabak dituzten familiei zuzenduta. Ekimen hau, familien eta ikastolaren arteko lankidetza sendotzeko helburuarekin antolatu da. Bilera hauen helburu nagusiak hiru izan dira. Alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzea. Bestetik, GURAko metodologia gertutik ezagutzea, IEM ezberdinetan murgilduz. Azkenik,…
Read MoreArimazubiko 2.mailako ikasleok “Udazkena” proiektua landu dugu
2.mailako ikasleok “Udazkena” proiektua landu dugu. Azken asteotan “nola adieraziko diegu gure gelako etorri berriei zer den udazkena?” galdera gidaria erantzuteko asmoz lanean aritu gara. Horretarako, lehenik eta behin urtaroak landu ditugu, ondoren Euskal Herriko udazkenaren ezaugarrietan sakontzeko. Lanketan honetan, urtaroaren ezaugarriez gain, sasoiko produkuak eta hauekin egin daitezkern errezetak, olerkiak, asmakizunak eta abestiak ere…
Read MoreOnki Xin Gurera! PROIa amaitzeko, guk sortutako fanzineak banatu ditugu herriko elkarte eta zerbitzuetan
Onki Xin Gurera PROI-ari amaiera emateko, sortutako fanzineak banatu ditugu herriko elkarte eta zerbitzuetan. Fanzine hau etorri berriei hasierako egokitzapen prozesuan babesa eta laguntza emateko helburuarekin sortu dugu. Bertan, herria hobeto ezagutzeko, ikasle eta familientzako esanguratsuak izan daitezkeen baliabide, zerbitzu eta eragile ezberdinen inguruko informazioa, zein etorri berri batek izan ditzakeen beharrak zein oztopoak jaso…
Read More3,2,1…akzioa! PROIaren baitan, Maia Zaitegiren bisita izan genuen 3.mailako ikasleok
3, 2, 1… akzioa! PROIaren baitan Maia Zaitegi Uriarte aktorea izan genuen bisitan. Bere ibilbide artistikoaren inguruan hitz egin zigun eta antzezpenetan gorputz adierazpenak duen garrantzia azpimarratu zigun, behin eta berriz. PROIaren amaierako produktua izango den film mutua egiteko argibide batzuk ere eman zizkigun. Maiak partekatutako esperientziak eta gakoak oso baliagarriak izango dira gure proiekturako.…
Read MoreBIZI egunetan murgilduta BATUkoak
Azken aste honetan BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon gara. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da. 5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera, ikasleek Altxa…
Read MoreArimazubiko BAZARA batzordea martxan da!
Dagoeneko martxan da ikasleen BAZARA (euskara) batzordea. Batzorde honetan, gunean euskararen erabilera sustatzeko sortutako taldea da. Bertan, ikasleek irakasleen laguntzarekin, euskara bultzatzeko ekintza ezberdinak proposatzen dituzte ikasturtean zehar. Hortaz gain, gurasoen BAZARA batzordea eratzeko nahia daukagu Arimazubiko familien euskararen erabilera indartzeko. Horretarako, galdetegia betetzea eskatzen dizuegu urriaren 30erako. Ea denon artean euskararen erabilera areagotzea lortzen…
Read MoreLH 5eko ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko
5.mailako ikasleok “Auzotik munduari” PROIa landu dugu. Ondorengo galdera gidariari erantzun behar izan diogu: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”. Proiektuan zehar, kutsadura mota desberdinak ikertzeaz gain, herriaren egoera zein den aztertu dugu. Arimazubiko ikasleok, inguruneari egiten dizkiogun kalteak arintzeko helburuarekin, auzolana antolatu dugu Arrasateko txoko desberdinetan zaborra biltzeko. Antolaketari dagokionez, bost…
Read MoreDBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute
Azken astean zehar, Gaztelupe guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu…
Read More