Koirakaskuntzaren gaineko formazioa eta bisita Arimazubi gunean
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) kideek azken hiru urteetan zehar koirakaskuntzaren inguruko formazioa eskaintzen dihardute, ikastetxeetan metodologia hori ezartzeko helburuarekin. Formazioaren baitan, ikastola ezberdinak bisitatzen ari dira, koirakaskuntza bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko asmoz.
Metodologia berritzaile hau inplementatzen ari diren edo inplementatuko duten 18 irakasle izan dira bisitaldietan parte hartzen, ikastola ezberdinetatik etorrita. Lehenengo bisita Arizmendi Ikastolako Arimazubi gunean egin dute, bertako lan prozesuak zuzenean behatzeko. Bisitariek aukera izan zuten ikasleak lanean ikusteko eta metodologiaren inguruko argibideak jasotzeko. Gainera, ikasleengandik beraien lan egiteko moduaren inguruko azalpena jaso zuten bertaratutakoek.
Hemendik aurrera, bisitak beste ikastola batzuetara ere luzatuko dira, esperientzia partekatzeko eta ikaskuntza prozesuari ekarpena egiteko.