Amaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!
Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia.
Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu zortzi egun hauetan parte hartu duzuen 300 bat familiei. Zorionak guztioi!