Arimazubiko ortuko txorimaloa biziberritu dugu!
Arimazubiko LH 1.mailako ikasleok ortuko txorimaloa biziberrritu dugu. Ikasturte hasieratik konturatu gara gure ortuak bisitari ugari izaten dituela. Izan ere, uda partean barazki ugari landatu ondoren, berehala ikusi genuen gure barazkiak jaten zituzten hainbat animalitxo gerturatzen zirela gure ortutxora. Hori dela eta, txorimalo bat egitea ideia ona izango zela iruditu zitzaigun. Hilabeteak aurrera joan ahala, txorimaloa hondatzen joan da eguraldia eta beste faktore batzuk izan direla medio.
Neguko barazkiak landatuta daudela eta hauek jaten dituzten bisitariak noizean behin ortutik pasatzen direla ohartuta, txorimaloa biziberritzeko beharra zegoela ikusi genuen. Horrela, LH 1.mailako ikasleok ortuko txorimaloa biziberrritu dugu.
Ea gure barazkiak jaten ari diren animaliak uxatzen dituen!
