Azoka multikulturala “Denok Bat” PROIaren baitan
Arimazubiko 4.mailako ikasleak “Denok bat” PROIa lantzen aritu gara hilabete hauetan. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira, eta erabat bete ditugu!
Azkenengo asteetan hainbat familien bisita jaso dugu gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Bisita hauek oso baliagarriak izan dira azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude. Bisita hauen ostean, talde bakoitzak landutako kultura azokara gerturatu direnei ondo azaltzeko lanean aritu gara.
Mila esker PROI honetan parte hartu duzuen guztioi, benetan aberatsa izan da egindako ekarpena!