Arimazubi
“Hizki-Hazka” areto literarioan izan gara
Arimazubiko LH 2.mailako ikasleak Kulturaten izan gara Galtzagorri elkarteak antolatutako “Hizki hazka” aretoaz gozatzera. Areto literario honetan, alfabetoa da protagonista. Hizkiak eta hitzak ditu hizpide eta haien bitartez, haiekin jolastuz eta haiei jarraiki burutu dituzte haurrek bertako ibilbideak. Alfabetoa osatzen duten hizkiei bizia eman eta solas eginez, haurrek irudimen, sormen eta sentipenei lekua eman diete. …
Read MorePROI-ak martxan ditugu!
Ikasturtea hasi genuenetik ia hilabete pasa da eta poliki-poliki bagoaz IEM ezberdinetan murgiltzen. Ikastolako egitasmo ezberdinetan PROIak martxan ditugu jada. Proiektu hauetan, ikasleek egoera errealetan oinarritutako arazo edo erronkei aurre egiten diete, talde kooperatiboetan zein bakarka lan eginez. DBHko 2.mailan “Amatxon” izeneko proiektua abiatu dute. PROI honetan kontsumo eredu mota ezberdinak lantzen dira: kapitalista eta…
Read MoreBolondres lanetan ibili gara Azpeitian, Kilometroak jaian!
Domekan, irailaren 6an, Azpeitian “Izpiz izpi” lelopean ospatutako Kilometroak jai erraldoian, Arizmendi ikastolako langileok eta beste hainbat boluntariok parte hartu genuen gogotsu. Azpeitiko Ikasberri ikastolaren antolakuntzarekin, ekimen honen alde lanean aritu ginen. Ogitartekoak egiten, barran zerbitzatzen, arropa saltzen eta hainbat beste zereginetan ibili ginen, ekitaldia arrakastaz gauzatzeko gure ekarpena eginez. Gure ilusioa eta konpromisoa elkarrekin…
Read MoreProfesionalentzako yoga ikastaroa martxan
Aurtengo ikasturtean ere, gune ezberdinetako profesionalak yoga ikastaroarekin hasi gara. Aurreko ikasturtean bezala, ikastaro honek bi helburu nagusi izango ditu; alde batetik, irakasleen ongizatea sustatzea eta bestetik, yogaren praktika gelaratzeko baliabide eta tresnak eskuratu zein pratikatzea. Irakaslea ondo badago eta bere ongizatea kudeatzeko gai bada, ikasleei beraien ongizatea hobeto kudeatzen lagunduko die. Bata bestea bezain…
Read MoreIkasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak
Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, mendi irteerak eta familiarizazioa ditugu protagonista. Bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, eta txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara. Konfiantzaren pedagogian beti jartzen dugu haurra erdigunean, eta, beraz, bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu haurraren ongizatea bermatzeko.…
Read MoreMartxan gaude!
Udako oporrak izugarri gozatu ondoren, gogotsu ekin diogu ikasturte berriari! Arizmendi Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da haurraren erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea. Familia eta haur…
Read MorePiktoidazketaren jaia ospatu dugu
Sakon Pikto IEM-ean, ipuin baten lanketa egin dugu ikasturte erdialdera bitartean. Ipuin honen bitartez, hizkuntzaren alderdi ezberdinak landu ditugu. Maila bakoitzean, adinera egokitutako istorioa landu dugu eta honen lanketa egin ere. Ipuin hauetako bakoitza, historiako garai eta leku jakin batean kokatzen da. Guzti hau eginda, bakoitzak bere ipuina sortu du, aurrez landutako garai eta hiri…
Read More“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?
Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa. Zabaldu AMETSA lau haizetara!
Read MorePako Aristi eta Nerea Loiola idazleak Arimazubin
Ekainaren 10ean eta 11n, Nerea Loiola eta Pako Aristi idazleak gure ikastolara etorri ziren. Bisita honen helburua ikasleen artean literatura-zaletasuna sustatzea eta euskal idazleen obrak ezagutaraztea izan zen. Ekimenak hainbat jarduera interesgarri eskaini zituen. Nerea Loiolak eta Pako Aristik hitzaldiak eman zituzten. Jarduera hauen bidez, ikasleek literatura munduan murgiltzeko aukera paregabea izan zuten, idazleekin zuzenean…
Read MoreIkasturte amaierako jaialdia ospatu dugu Arimazubi eta Gazteluondoko kideok
Ekainaren 17an, Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleok ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen Seber Altube plazan. Bertan, familia zein herritarrentzat Errementari dantza eta danborrada eskaini genituen GURA eta BATUko ikasleen eskutik. Ikusle ugari gerturatu ziren jaialdiaz gozatzera eta giro paregabea jarri genuen herriko kaleetan zehar. Modu honetan, amaitzear dagoen 2023-2024 ikasturteari amaiera eman…
Read More