
Familientzako bilera pedagogikoak GURA egitasmoan
Pasa den astean Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan bilera pedagogikoak egin genituen GURA egitasmoan seme-alabak dituzten familiei zuzenduta. Ekimen hau, familien eta ikastolaren arteko lankidetza sendotzeko helburuarekin antolatu da.
Bilera hauen helburu nagusiak hiru izan dira. Alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzea. Bestetik, GURAko metodologia gertutik ezagutzea, IEM ezberdinetan murgilduz. Azkenik, seme-alabei ikas prozesuan laguntzeko baliabide eta tresna erabilgarriak eskaintzea. Dinamikak parte-hartzaileak izan dira, eta gurasoek irakasleen azalpenak entzuteaz gain, zalantzak argitzeko eta esperientziak elkarbanatzeko aukera izan dute. Jardunaldi hauek oso baliagarriak izan dira, familien eta ikastolaren arteko harremana indartzeko ez ezik, komunitate hezitzaile sendoago bat eraikitzeko ere.
Etorkizunean ere horrelako bilerak antolatzen jarraitzea aurreikusten da, guztion artean ikasleen garapen integralerako ingurune ahalik eta hoberena sortzeko. Aste honetan, BATU egitasmoko familien txanda izango da.
Mila esker gerturatu zineten guztioi!
Denon artean egiten dugu Ikastola!