Arimazubi
5.mailako ikasleek Non Gogoa, Han Txangoa PROIan antolatutako irteeraz gozatu dute
Almen, Santa Teresa eta Arimazubiko LH5.mailako ikasleek “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIan antolatutako txangoa izan genuen pasa den astean. Ostegunean, hilak 13, Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak Gamarrako igerilekuetan izan ginen. Almenekoak, berriz, ostiralean egin genuen egun pasa Gamarran. Bertan, igerilkuan freskatzeko aukeraz gain, ederto pasa genuen instalakuntza guztian zehar sakabanatuta dauden kirol eremu ezberdinetan.…
Read MoreArimazubin Euskararen Jaia ospatu dugu
Aurreko ikasturtean bezala, Ekainaren 7an Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin. Jai hau, Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lanaren fruitua da. Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea. Herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo musikatua eta oreka jolasak…
Read MoreArimazubiko ikasleek Amerika Elkartearen poesia lehiaketan parte harte zuten
Arimazubiko bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Aniztasunaren Astearen baitan Arrasateko Amerika Elkarteak antolatutako poesia lehiaketan parte harte zuten. Lehiaketako irabazleak 5.mailan Ane Urbina, Brandon Ramirez, Ane Aranegi eta Jon Uribarren izan ziren. 6.mailan, berriz, Naia Ruiz, June Mondragon, Markel Elorriaga eta Ametz Fernandez de Arroiabe. Zorionak guztiei!
Read MoreKultur Aniztasunaren astea ospatu dugu Ikastolan
Pasa den Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren, Elkarrizketaren eta Garapenaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honen baitan, Ikastolako gune ezberdinetan ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera. Arimazubin, aste guztian zehar munduko herrialde ezberdinetako jolasak egin ditugu jolas orduetan. Asteari amaiera emateko, ostiral arratsaldean Kultur Aniztasunaren jaialdia ospatu genuen astean zehar probatutako jolas ezberdinekin gozatuz; Kolonbiako “Poncheadores”, Pakistaneko…
Read More4.mailako ikasleak Orion izan ginen
Maiatzaren 20 eta 21ean, Orioko Txurruka aterpetxean izan ginen Arimazubiko 4.mailako ikasleak. 1901.urtean azken balea bistaratu zuen herriak, esku zabalik hartu gintuen. Besteak beste, herria ezagutu, jolasak, gaubela giro goxoan eta Oria ibaiean ikasleak txoratzen utzi zituen ur ekintzak egin genituen bertan. Ederto ibili ginen aspertzeko tarterik gabe. Gainera, umeak arduratsu ibili ziren beraien otorduko…
Read MoreGaragunekoen bisita izan zuten LH1eko ikasleek
Arimazubiko LH1eko ikasleek Garaguneko erabiltzaileen bisita izan zuten pasa den ostegunean, hilak 23. Garaguneko lagunak bi ipuin kontatzera etorri ziren: “La tortuga Marian” eta “El elefante Mainu y la amistad”. Gazteleraz eta zeinuen hizkuntzan kontatu zituzten eta lehenengo mailako ikasleei izugarri gustatzeaz gain, oso gustora egon ziren beraiei entzuten eta antzezpenak ikusten. Trukean Arimazubikoek, danborrada…
Read MoreHERRIA KANTARI jaialdia egin genuen zapatuan
Zapatuan Olarte, Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneko ikasleak Arrasate erdiguneko kaleetatik abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen ibili ziren HERRIA KANTARI ekimenaren baitan. Abestu bakarrik ez, kalejira eta dantzarako tartea ere izan zuten. Herriko plazan eman genion hasiera ekitaldiari, eta ondoren talde bakoitzak erdialdeko bi gunetan abestu zuen; Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Biteri plaza…
Read More[BATU eta IZEN-eko familientzat] MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketaren sozializazioa
Eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu Arizmendi Ikastolako MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketan zure laguntza emateagatik. Zure konpromisoa funtsezkoa da ikasleen arrakastarako eta baita gure hezkuntza-komunitate osasuntsua garatzeko ere. Horren baitan, zure guneko diagnostikoaren emaitzak jasotzen dituen txostena eta laburpen bideoa partekatzen dizkizugu. Bideoa edo/eta txostena ikusi eta gero, etorkizunean egingo diren esku hartzeak aukeratu eta diseinatzeko…
Read More“Nor naiz ni, zu?” PROIa landu dute LH6ko ikasleek
Arimazubi guneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa ugari egin dituzte ikasleek. Helburua, sentitzen dituzten emozioak izendatzea zein identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea. Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maska baten sorkuntza izan da. Ostegun arratsaldean familientzako maskaren erakusketa egin zuten, eta…
Read More“A ze kakaoa!” PROIaren baitan, bisita ezberdinak izan ditugu Arimazubin
LH5eko ikasleak “A ze kakaoa!” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honetan, gure kontsumo ohiturek nekazariengan izan dezakeen eraginaren inguruan ikertzen eta hausnartzen ari gara. Besteak beste, munduko leku ezberdinetako eta Euskal Herriko nekazaritza ikertzen aritu gara, ondoren bi hauen arteko ezberdintasunak aztertzeko. Helburu honi erantzute aldera, bertako eta Brasilgo nekazaritza ezagutzeko, bisita ezberdinak izan ditugu…
Read More