Profesionalentzako yoga ikastaroa martxan
Aurtengo ikasturtean ere, gune ezberdinetako profesionalak yoga ikastaroarekin hasi gara. Aurreko ikasturtean bezala, ikastaro honek bi helburu nagusi izango ditu; alde batetik, irakasleen ongizatea sustatzea eta bestetik, yogaren praktika gelaratzeko baliabide eta tresnak eskuratu zein pratikatzea.
Irakaslea ondo badago eta bere ongizatea kudeatzeko gai bada, ikasleei beraien ongizatea hobeto kudeatzen lagunduko die. Bata bestea bezain garrantzitsua dela uste dugu. Gure profesionalak, gorputz fisikoa, emozionala eta mentala lantzen arituko dira hainbat hilabete iraungo dituen ikastaro honetan.