Piktoidazketaren jaia ospatu dugu

Sakon Pikto IEM-ean, ipuin baten lanketa egin dugu ikasturte erdialdera bitartean. Ipuin honen bitartez, hizkuntzaren alderdi ezberdinak landu ditugu. Maila bakoitzean, adinera egokitutako istorioa landu dugu eta honen lanketa egin ere. Ipuin hauetako bakoitza, historiako garai eta leku jakin batean kokatzen da. 

Guzti hau eginda, bakoitzak bere ipuina sortu du, aurrez landutako garai eta hiri edo herrialdean kokatuta. Egindako lanketari eta sorkuntzari amaiera emateko, ikasturte amaieran Pikto Jaia ospatu dugu. Bertan, maila ezberdinetako ikasleak elkartu gara, batak besteari bere ipuina kontatzeko.

Asko gozatu dugu gure ipuina kontatzen eta besteenak entzuten!

Jarraian, Arimazubiko irudiak:

1718706001036

Jarraian Gazteluondoko irudiak: