PROI-ak martxan ditugu!

Ikasturtea hasi genuenetik ia hilabete pasa da eta poliki-poliki bagoaz IEM ezberdinetan murgiltzen.  Ikastolako egitasmo ezberdinetan PROIak martxan ditugu jada. Proiektu hauetan, ikasleek egoera errealetan oinarritutako arazo edo erronkei aurre egiten diete, talde kooperatiboetan zein bakarka lan eginez. 

DBHko 2.mailan “Amatxon” izeneko proiektua abiatu dute. PROI honetan kontsumo eredu mota ezberdinak lantzen dira: kapitalista eta justua edo eraldatzailea. Norberak bere kontsumo eredua aztertuko du eta ekonomia sektoreak ezagutuko dituzte. Horrekin batera, kooperatibismoaren inguruko lanketa ere egingo dute. 

DBHko 1.mailan, berriz, “Batzen” PROIan murgilduta daude. Proiektu honetan, norberaren osasunaren eta arrakastaren inguruko hausnarketa egingo dute ikasleek. PROI honetan uneoro presente izango dute “nola lortu genezake benetako arrakasta Olinpiadetan, osasuna kaltetu gabe?” galdera gidaria.

LHko 6.mailan, “Onki Xin gurera!” PROIa lantzen ari dira. Proiektu honetan, etorri berriei hasierako egokitzapen prozesuan babesa eta laguntza emateko helburuarekin, hauen beharrak zeintzuk diren ikertuko dituzte lehenik. Ondoren, herria hobeto ezagutzeko, ikasle eta familientzako esanguratsuak izan daitezkeen baliabide, zerbitzu eta eragile ezberdinak aztertu eta ezagutzera emango dituzte edozein herritarrentzat baliagarria izan daitekeen gida praktiko batean.

LH 5eko ikasleek “Auzotik Munduari” PROIan emateko, auzolana antolatu dute. Proiektuan zehar, gure gizartean eragina duten kutsadura desberdinak ikerketu ondoren, inguruneari egiten dizkiogun kalteak identifikatu dituzte. PROI honetan galdera gidari hau: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”.

LH4ko ikasleak “Denok bat” PROI-a lantzen ari dira. Proiektu honetan, gure inguruan ditugun kultura ezberdinak ezagutzea eta errespetatzea dira helburuak. Horretarako, talde kooperatiboetan azoka kultural bat sortuko dute ondoren Ikastolako komunitateari erakusteko. Galdera gidaria ondorengoa da: “Nola sor dezakegu kultura ezberdinak bilduko dituen azoka bat?”. 

Santa Teresan, LH3 eta LH4.mailako ikasleak “ardURA” PROI-a lantzen ari dira. Proiektu honetan urak duen garrantziaz jabetzea eta erabilera arduratsua bultzatzea izango dute helburu.

LH3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–arekin ari dira lanean. Proiektu honetan, film mutu bat sortu beharko dute talde kooperatibotan. Uneoro “nola sortuko dugu istorio bat hitzik erabili gabe?” galdera gidaria izango dute presente ikasturteko lehenengo PROIan. 

Santa Teresako irudiak:

IMG_1284

Gazteluondoko Irudiak:

IMG_4667

Arimazubiko irudiak:

WhatsApp Image 2024-10-04 at 12.14.10

Almeneko irudiak: