Ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu Arimazubi eta Gazteluondoko kideok

Ekainaren 17an, Arimazubi eta Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleok ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen Seber Altube plazan. Bertan, familia zein herritarrentzat Errementari dantza eta danborrada eskaini genituen GURA eta BATUko ikasleen eskutik. 

Ikusle ugari gerturatu ziren jaialdiaz gozatzera eta giro paregabea jarri genuen herriko kaleetan zehar.  Modu honetan, amaitzear dagoen 2023-2024 ikasturteari amaiera eman eta atejoka ditugun San Juanei harrera egin genien Arimazubi zein Gazteluondoko kideok.

Ederto pasa genuen denok elkarrekin! Mila esker bertaratu zineten guztioi!

IMG_9197