Xirristi Mirristi PROIaren baitan, sendabelarrak landatu dituzte LH 3ko ikasleek

Arimazubiko LH 3.mailako ikasleek Xirristi Mirristi PROIan murgilduta jarraitzen dute. Proiektu honen baitan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutzen ari dira, tartean sendabelarrak.  Horrela, Arimazubiko baratzean sendabelar ugari landatu landatu dituzte; kamomila, ezkaila, izpilikua, erromeroa, luisa belarra, aloe vera, menta, narra, bostorria, plantaia, iodo belarra eta salbia. Ederto ibili dira!

Read More

LH 3ko ikasleak Xirristi Mirristi PROIa lantzen 

Xirristi Mirristi PROIan murgiltzen hasi gara LH 3ko ikasleak. Proiektu honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea izango dugu helburu. Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko Xeli Arregi gonbidatu dugu Arimazubira eta Aitor Zubizarreta Almenera. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digute biek. Gainera, anekdota eta istorio asko kontatu dizkigute,…

Read More

‘Non Gogoa, Han Txangoa’ PROIa Arimazubin

LH 5.mailako ikasleak “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIa lantzen aritu dira. PROI honetan ikasturte amaieran egiteko txangoa antolatzea izan da helburu nagusia. Horretarako aurrekontua, eguraldia, kokapena eta inguruak ematen dituen aukerak kontuan hartu behar izan dituzte.  Txangoa aurkezteko Visual Thinking bat egin dute, eguneko egitaraua eta proposatutako ekintzak modu bisual eta erakargarri batean azalduz. Guzti…

Read More

Liburuaren nazioarteko eguna ospatu dugu Ikastolan

Apirilaren 23an liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta egile eskubideen bitartez jabetza intelektuala babestea da. Egunari ikusgarritasuna emateko, Ikastolako txokoak apaindu eta ekintza ugariak antolatu ditugu. Basabeazpin, gunea apaindu dugu, izan ere, amets ederra baita liburuen artean bizitzea. Familiak ekarri ditugu Ikastolara eta hizkuntza ezberdinetan kontatu dizkigute guri hainbeste…

Read More

Arimazubiko LAB espazio berria martxan

Arimazubiko ikasleak guneko espazio berri bat erabiltzen hasi dira. Erabilera anitzerako gunea izango den arren, momentuz, LAB IEM-arekin lanean dabiltza bertan. Begirada artistiko-teknologikoa duen IEMa da, non ikasleari esperimentatzeko, manipulatzeko, adierazteko eta sortzeko aukera eskaintzen zaion. Horretaz gain, aukera metodologiko desberdinak ematen dizkigun IEM-a da. Besteak beste, koirakaskuntza aurrera eramateko aukera, hau da, irakasle batek…

Read More

Autismoaren alde “Urdinduz” ekimenarekin bat egin dugu

Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, Ikastolako Arimazubi, Almen eta Umezaintza guneetan, “Marea urdina” osatu genuen pasa den ostiralean bertan. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia…

Read More

LH 5eko ikasleek “OSASUNTUBER” PROIa landu dute

Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, ikasturteko laugarren proiektuari amaiera eman berri diote. Azken asteotan, OSASUNTUBER izeneko PROIa lantzen aritu dira. Proiektuan zehar, etengabe presente izan dute “Nola sortuko dugu Youtubeko bideo bat ohitura osasungarriak sustatzeko?” galdera gidaria.   Galdera honi erantzute aldera, ohitura osasungarrien inguruan ikertzen aritu dira, gure osasunean eragiten duten sei faktoreen (atsedena, emozioak,…

Read More

Baratzeko lehenengo uzta heldu da Arimazubira

Arimazubiko bigarren mailako ikasleek Naturan hezten proiektuaren baitan, guneko baratzea martxan jarri zuten duela hilabete batzuk. Denbora luzez baratzea zaindu eta fruituak nola hazten diren behatzen ibili ostean, berauek jasotzeko momentua heldu zaie. Aste Santutako oporretan joan aurretik, ortuko lehenengo fruituak jaso dituzte, uraza edo letxugak hain zuzen.  Bigarren mailako ikasleen artean zozketa egin dute…

Read More

KORRIKA txikiarekin batera eman genien ongi etorria oporrei

Aste osoan zehar ibili ginen ikastolan KORRIKAren 23.edizioaren bueltan ekintza ezberdinetan murgilduta. Martxoaren 22 eta 23 arteko gabean KORRIKA gure bailarako herrietatik igaroko zen, eta ohitura izaten den bezala, egun berean herriko txikientzat KORRIKA TXIKIA antolatzen da eragile ezberdinen arteko elkarlanarekin. Arrasaten, Aretxabaleta zein Eskoriatzan, Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten KORRIKA…

Read More

Bisita bereziak Gazteluondo, Arimazubi eta Umezaintzan KORRIKAren baitan

KORRIKA Arrasatetik pasatzeko atarian, martxoaren 20an Umezaintzako haurrek  eta 21ean Arimazubikoek, bisita berezia izan dute. AEK-ko langilea den Xabier Betzuen, eta KORRIKAko hainbat ediziotako antolakuntzan lanean ibili den Mikel Lizarribar gunean izan dira. KORRIKA, AEK eta Euskara izpide izanik, solasaldian gustura ibili dira. Interes handiarekin entzun dituzte Mikelen zein Xabierren KORRIKAko edizio zaharren inguruko anekdotak…

Read More