Xirristi Mirristi PROIaren baitan, sendabelarrak landatu dituzte LH 3ko ikasleek
Arimazubiko LH 3.mailako ikasleek Xirristi Mirristi PROIan murgilduta jarraitzen dute. Proiektu honen baitan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutzen ari dira, tartean sendabelarrak.
Horrela, Arimazubiko baratzean sendabelar ugari landatu landatu dituzte; kamomila, ezkaila, izpilikua, erromeroa, luisa belarra, aloe vera, menta, narra, bostorria, plantaia, iodo belarra eta salbia.
Ederto ibili dira!