“A ze kakaoa!” PROIaren baitan, bisita ezberdinak izan ditugu Arimazubin
LH5eko ikasleak “A ze kakaoa!” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honetan, gure kontsumo ohiturek nekazariengan izan dezakeen eraginaren inguruan ikertzen eta hausnartzen ari gara.
Besteak beste, munduko leku ezberdinetako eta Euskal Herriko nekazaritza ikertzen aritu gara, ondoren bi hauen arteko ezberdintasunak aztertzeko. Helburu honi erantzute aldera, bertako eta Brasilgo nekazaritza ezagutzeko, bisita ezberdinak izan ditugu astean zehar.
Lehenik eta behin, Maiatzaren 15ean, Jon Etxebarria izan genuen Arimazubin. Jonek Mundukide fundazioarekin egiten du lan Brasileko programan. Brasilen, MST (Movimiento Sin Tierra) edo lurrik gabeko langileen mugimenduko asentamendu eta kanpalekuetako familia nekazarien garapen sozioekonomikoan laguntzen dihardu. Hau horrela, Brasilgo nekazaritzaren inguruko informazio oso baliagarria jaso genuen Jonen eskutik.
Maiatzaren 16an, berriz, bi bisita izan genituen. Alde batetik, Garikoitz Nazabal izan genuen gunean. Garikoitz Euskal Herriko Nekazarien Elkarteko lehendakaria da. Bere kasuan, Euskal Herriko nekazaritzaren inguruko ikuspegi zabala eta sakona duen pertsona dela esan dezakegu. Hamar urte daramatza EHNE sindikatuko lehendakaritzan nekazari eta abeltzainen eskubideen alde borrokan. Beste alde batetik, Asier Garai ere izan dugu gurean. Asierrek Eskubaratz proiektuan lan egiten dihardu. Bertan, sasoiko produktu ekologikoak ekoizten dituzte, ondoren kontsumo taldetan zein salmenta zuzeneko kanaletan saltzeko. Biek ala biek gure proiekturako informazio interesgarria partekatu zuen.
Mila esker zuen bisitarengatik!