HERRIA KANTARI jaialdia egin genuen zapatuan

Zapatuan Olarte, Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneko ikasleak Arrasate erdiguneko kaleetatik abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen ibili ziren HERRIA KANTARI ekimenaren baitan. Abestu bakarrik ez, kalejira eta dantzarako tartea ere izan zuten.

Herriko plazan eman genion hasiera ekitaldiari, eta ondoren talde bakoitzak erdialdeko bi gunetan abestu zuen; Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Biteri plaza eta Garibai Etorbidean, hain zuzen. Goizari amaiera emateko, guztiak Biterin plazan elkartu, eta talde bakoitzak abesti bat kantatu zuen. Eta jaialdia borobiltzeko, Olatz Zugastiren Bizirik gaudelako kantua -Ikastolen sorrera garaiko espiritua gogora ekarri nahi duena- abestu zuten ikasle guztiek elkarrekin. 

Ikasleek ondo baino hobeto girotu zituzten kaleak!

Esker bereziak eman nahi dizkiegu Pello Heriz –argazkiak– eta Txomin Maidagan ikasle ohiei, ekimenaren prestaketan zein egunean bertan lagundu eta parte hartu zutelako.

Mila esker bihotzez, modu batera edo bestera jaialdian parte hartu zenuten guztioi. Datorren urtera arte!

Herria Kantari '24