Garagunekoen bisita izan zuten LH1eko ikasleek
Arimazubiko LH1eko ikasleek Garaguneko erabiltzaileen bisita izan zuten pasa den ostegunean, hilak 23. Garaguneko lagunak bi ipuin kontatzera etorri ziren: “La tortuga Marian” eta “El elefante Mainu y la amistad”. Gazteleraz eta zeinuen hizkuntzan kontatu zituzten eta lehenengo mailako ikasleei izugarri gustatzeaz gain, oso gustora egon ziren beraiei entzuten eta antzezpenak ikusten.
Trukean Arimazubikoek, danborrada jo eta abesti batzuk ere kantatu genizkien.
Oso saio polita izan zen, ikasle, irakasle zein Garagunekoentzat. Hori horrela, hurrengo batean ere elkarrekin beste ekintza batzuk egitea adostu genuen.
Mila esker zuen bisitarengatik!