Kultur Aniztasunaren astea ospatu dugu Ikastolan
Pasa den Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren, Elkarrizketaren eta Garapenaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honen baitan, Ikastolako gune ezberdinetan ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera.
Arimazubin, aste guztian zehar munduko herrialde ezberdinetako jolasak egin ditugu jolas orduetan. Asteari amaiera emateko, ostiral arratsaldean Kultur Aniztasunaren jaialdia ospatu genuen astean zehar probatutako jolas ezberdinekin gozatuz; Kolonbiako “Poncheadores”, Pakistaneko “Bander Kill”, Txinako “Hong Lui Ten”, Venezuelako “Gallinita ciega” eta Saharako “Kbaiba”.
Gazteluondon, berriz, gunean dauden kultura ezberdinak ezagutu eta hauen inguruko lanketa egin dugu. Honekin batera, ikastolako sarrera apaindu dugu gure komunitatea osatzen dugun kultur ezberdinetako banderekin.
Santa Teresan, aldiz, maiatzaren 30ean ospatuko dute Kultur Aniztasunaren jaialdia.