4.mailako ikasleak Orion izan ginen
Maiatzaren 20 eta 21ean, Orioko Txurruka aterpetxean izan ginen Arimazubiko 4.mailako ikasleak. 1901.urtean azken balea bistaratu zuen herriak, esku zabalik hartu gintuen. Besteak beste, herria ezagutu, jolasak, gaubela giro goxoan eta Oria ibaiean ikasleak txoratzen utzi zituen ur ekintzak egin genituen bertan. Ederto ibili ginen aspertzeko tarterik gabe. Gainera, umeak arduratsu ibili ziren beraien otorduko mahaiak prestatu, jaso eta garbiketekin.
Zalantzarik gabe, bizi guztian zehar ahaztuko ez dugun irteera. Hurrengora arte Orio!