3,2,1…akzioa! PROIaren amaiera Arimazubin

Arimazubiko 3.mailako ikasleek “3,2,1… akzioa!” PROIa landu dute eta talde kooperatiboetan film mutuak sortu dituzte. Egindako lana 2.mailako ikasleekin partekatzea erabaki zuten eta Martxoaren 20an Arimazubiko espazioak zinema areto bihurtu zituzten.  Primera pasa dute txikiekin batera egindako lana bikaina aurkezten eta ikusten.  Zorionak egindako lan guztiarengatik!

Read More

Oinez basoa ekimena: Tafallako Ikastolatik gonbidapena

Tafallako Ikastolatik gonbidapen zoragarria jaso dugu apirilaren 20an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua.  Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute apirilaren…

Read More

Ikastolako kamiseten aukeraketa prozesuan, Arimazubiko ikasleak protagonista

Ikasturte honetan ere, Ikastolako kamisetak eskatzeko garaia iritsi da. Aurtengoan, Arimazubiko LH eko ikasleak, “NIK EZ” proiektuaren baitan, gure jantzien atzean dauden istorioak aztertzen aritu dira. Besteak beste, jantziak ekoizten dituzten pertsonen lan baldintzen duintasuna, ingurumenarekiko eragina, injustizia sozialak eta beste hainbat alderdi ikertu dituzte. Lanketa honetan ikastolako azken kamisetak ere aztertzen aritu dira, eta…

Read More

Arimazubiko Euskara Batzordeak lanean darrai

Arimazubiko euskara batzordea gunean euskararen erabilera sustatzeko sortutako taldea da. Bertan, ikasleek irakasleen laguntzarekin batera, euskara bultzatzeko ekintzak zein euskal kulturarekin lotutako ekintzak antolatzeko elkartzen gara bi astean behin. Mezu honen bitartez, ikasturtean zehar egindako lanaren berri eman nahi dugu. Alde batetik, euskararen eguneko ekintzak antolatzen aritu ginen eta guneko euskararen erabilerari buruzko hausnarketak egin…

Read More

Inguruko berdeguneak txakur kaka gabe mantentzeko auzolana egin dute Arimazubikoek

Pasa den ostiralean, hilak 15, Arimazubiko gunean auzolana egin genuen inguruko berdegune eta parkeetan bizi dugun egoera bat salatzeko asmoz. Izan ere, ikasleek jolas orduetan, hezkuntza ez formaleko tarteetan zein aisialdi orduetan erabiltzen dituzten parke eta berdegunetan txakur kaka ugari egoten dira. Hori horrela, egoeraren berri emateko eta berau salatzeko auzolana eraman genuen aurrera. Auzolan…

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun garrantzitsua da gure Ikastolan. Komunitateko kideon eskubide berdintasunean sinisten dugulako, eta emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako. Egunero da martxoak 8 gure Ikastolan; ikasturte osoan zehar aldarrikatu nahi dugu egun hau, eta geletan, landu.   Egun honetan, gainera, ikasle nagusienen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleen batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera…

Read More

Garagunekoekin sentsibilisazio saioa egin dute Arimazubin

Pasa den ostegunean, bisita berezi bat izan genuen Arimazubiko lehenengo mailako ikasleok. Izan ere, Garagunetik Elena, Alicia, Ekhi, Maria, Bernardet eta Floren etorri ziren gurera ekintza ezberdinak egitera. Hasieran Garaguneko zentroan zer egiten duten kontatu zuten eta bakoitzaren zaletasunak partekatu zituzten. Ondoren, bingoan jolastu eta horma-irudi ezberdinak egin genituen. Bukatzeko elkarrekin dantza egin genuen. Primeran…

Read More

Lehen gizakien proiektua landu dute Arimazubin

Bigarren hiruhilabete honetan Lehen Gizakien proiektua aurrera eraman dugu Arimazubiko lehenengo mailakook. Ikasleek etxetik ekarritako informazioa, materiala, tresnak, marrazkiak, argazkiak eta beste hainbat baliabide aztertuz, lehen gizakia eta bere bizimodua ezagutu ditugu. Barneratutako guztia etxekoei kontatzeko, “story cube” batzuk eraiki ditugu, eta hauek milaka ipuin dibertigarri asmatzeko aukera eman digute. Oraingoan ere, pila bat ikasteaz…

Read More

Bafle Moreak PROIaren baitan, emakume erreferenteekin mahaingurua egin dute Arimazubin

Bafle Moreak PROIean murgilduta daude Arimazubiko LH 6ko ikasleak. Proiektu honetan, uneoro presente izango dugun galdera gidaria hau izango da: “Nola bultza dezakegu parekidetasuna kanta ezagunen bitartez?”.  Izan ere, historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, horren presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab.  Gure ikasleei begira,…

Read More

BERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” formazioa familiei

BERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” izenburupean, 2 orduko formazio saioa izan da gaur , otsailak 22,  Gazteluondo gunean. Formazioa, Arrasateko HHko eta LH 1- 4.mailako  familiei zuzendutakoa izan da.  Aniztasunean formatzen ekin diogun bidearen lehen urratsa izan da gaurkoa eta apirilean profesionalen txanda izango da.  Denok elkarrekin bidea egingo dugulako! 

Read More