Autismoaren alde “Urdinduz” ekimenarekin bat egin dugu

Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, Ikastolako Arimazubi, Almen eta Umezaintza guneetan, “Marea urdina” osatu genuen pasa den ostiralean bertan. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia atera genuen. 

Autismoaren eguna Gipuzkoa 2024