Baratzeko lehenengo uzta heldu da Arimazubira

Arimazubiko bigarren mailako ikasleek Naturan hezten proiektuaren baitan, guneko baratzea martxan jarri zuten duela hilabete batzuk. Denbora luzez baratzea zaindu eta fruituak nola hazten diren behatzen ibili ostean, berauek jasotzeko momentua heldu zaie. Aste Santutako oporretan joan aurretik, ortuko lehenengo fruituak jaso dituzte, uraza edo letxugak hain zuzen. 

Bigarren mailako ikasleen artean zozketa egin dute eta saridunek etxera eraman dute uraza, etxekoekin batera gure baratzeak emandako lehen uzta entsalada on batean gozatzeko. On egin!

IMG_20240322_161402