LH 5eko ikasleek “OSASUNTUBER” PROIa landu dute
Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, ikasturteko laugarren proiektuari amaiera eman berri diote. Azken asteotan, OSASUNTUBER izeneko PROIa lantzen aritu dira. Proiektuan zehar, etengabe presente izan dute “Nola sortuko dugu Youtubeko bideo bat ohitura osasungarriak sustatzeko?” galdera gidaria.
Galdera honi erantzute aldera, ohitura osasungarrien inguruan ikertzen aritu dira, gure osasunean eragiten duten sei faktoreen (atsedena, emozioak, elikadura, aisialdia, posturak eta higienea) inguruko lanketa eginez eta norbere bizitza osasuntsuagoa izateko aldaketak proposatuz.
Hortaz gain, Youtubeko bideo on baten ezaugarriak ere landu dituzte, ondoren beraiek ekoiztu dituzten bideotan kontuan izateko. Proiektua biribiltzeko, bizitza osasuntsu bat izateko gakoak azaltzen dituen bideo bat sortu dute taldean.
Hemen ikusgai Almeneko eta Arimazubiko irudiak.