LH 3ko ikasleak Xirristi Mirristi PROIa lantzen 

Xirristi Mirristi PROIan murgiltzen hasi gara LH 3ko ikasleak. Proiektu honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea izango dugu helburu.

Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko Xeli Arregi gonbidatu dugu Arimazubira eta Aitor Zubizarreta Almenera. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digute biek. Gainera, anekdota eta istorio asko kontatu dizkigute, eta aurrerantzean edozer gauza behar izanez gero, laguntzeko prest agertu dira. Gazteluondon, berriz, gure lankidea den Ane Agirrezabalagaren ama, Gloriren bisita izan dugu . Glorik sendabelarren inguruko datu eta bitxikeria asko emateaz gainera, intsusa ukendua egiten erakutsi digu. Arratsalde ederra pasatzeaz gain, sendabalerrei buruz genituen zalantzak argitu dizkigu.

Mila-mila esker Xeli, Aitor eta Glori!

IMG_9864
image_123650291 (2)