Bisita bereziak Gazteluondo, Arimazubi eta Umezaintzan KORRIKAren baitan

KORRIKA Arrasatetik pasatzeko atarian, martxoaren 20an Umezaintzako haurrek  eta 21ean Arimazubikoek, bisita berezia izan dute. AEK-ko langilea den Xabier Betzuen, eta KORRIKAko hainbat ediziotako antolakuntzan lanean ibili den Mikel Lizarribar gunean izan dira.

KORRIKA, AEK eta Euskara izpide izanik, solasaldian gustura ibili dira. Interes handiarekin entzun dituzte Mikelen zein Xabierren KORRIKAko edizio zaharren inguruko anekdotak eta pasarteak. Gonbidatuek ikasleen jakinmina sortu dute eta, goxotasun handiz erantzun dituzte hauen galderak. 

Mila esker zuen ekarpenarengatik!

8900e198-8c54-4a23-9b4b-4920333eb8c4
Xabi Betzuenen bisita
2e614e54-cea1-4977-a0b2-0b012a082c83