Arimazubi
Arimazubikoak Haur Hezkuntzako guneetan izan dira ipuinak kontatzen
Aurreko ostegun eta ostiralean, Arimazubiko LH5 eta 6ko ikasleak Arrasateko haur hezkuntzako guneetan izan ziren ipuinak kontatzen; Umezaintzan, Uribarrin eta Olarten hain zuzen ere. Arimazubin, BATUko ikasleak BIZI egunak izan zituzten pasa den astean eta egun horietan zehar haur hezkuntzako umeei ipuinak kontatzerako orduan kontuan hartu beharreko hainbat irizpide lantzen eta praktikatzen ibili ziren. Lanketa…
Read MoreEderto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!
Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…
Read MoreMariasun Pagoaga antzezlearen bisita izan zuten GURAkoek “3,2,1…akzioa!” PROIaren bueltan
Lehen Hezkuntzako LH3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, asteazken arratsaldean Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso zuten. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan. Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle arrasatearrak…
Read MoreAirean! PROIa landu dute 5.mailako ikasleek
Gure ikastolan, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!” PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek. Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko. Proiektuari amaiera emateko, Arimazubikoek…
Read More